Abenduaren 26an, osteguna, GTXOPET + MIROTZ taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), 20:30etatik aurrera. ALEAk IAKren laguntzarekin sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu ALEAkideen artean.
2026 urtea agurtzeko, gitarra zorrotzak, garagea, post-punka eta, zergatik ez, autotunea uztartzen dituen kontzertu bikoitza antolatuko da IAK-n.
Euskal Herriko rock eszenan azkenaldian bolo-bolo dabiltzan bi talde taularatuko dira: Mirotz gasteiztarrak, eta Txopet, azken hauek labetik atera berri izango den ‘Galduta nabil eta ez dakit’ lana besapean dutela. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!