The Soulbreaker Company eta Tigreses Jimmyn zuzenean ikusteko sarrerak

The Soulbreaker Company eta Tigreses Jimmyn zuzenean ikusteko sarrerak

Ekainaren 5ean, ostirala, The Soulbreaker Company eta Tigreses taldeek zuzenean joko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:30etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.

The Soulbreaker Company “Sins” diskoarekin itzuliko da, estudioko zazpigarren diskoa, azken Lp-tikzortzi urte igaro ondoren. Chicagoko Electrical Audio ospetsuetan grabatua, Steve Albiniren legatua, bere ekoizpen mitikoen soinu zuzen eta gordina jasotzen du, asepsia teknologikoaren gainetik giza interakzioa lehenetsiz. Lan honetan, taldeak bere heldutasun artistikoa erakusten du rock klasikoa, psikodelia, 80. hamarkadako zertzeladak, folk paisaiak edo pop melodiak modu zehatzean uztartuz, betiere rock garaikideenaren gordintasunarekin. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 26a baino lehen.
  • Maiatzaren 26an zuzenean jarriko gara irabazlearekin harremanetan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Iker Ziritza Marcos

Usue Garate Iturritxa