SKARRA MUCCI & MANUDIGITAL + Matah + Revolutionary Brothers Jimmyn ikusteko sarrerak

SKARRA MUCCI & MANUDIGITAL + Matah + Revolutionary Brothers Jimmyn ikusteko sarrerak

Otsailaren 20an, ostirala, SKARRA MUCCI & MANUDIGITAL + Matah + Revolutionary Brothers taldeek zuzenean joko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:30etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.

Skarra Muccik, MC jamaikar ezagun eta ospetsuak, taldea egiten du Frantziako beatmaker zoroarekin, Casio MT 40ren maitalea den Manudigitalekin. Biak pauso sendoz doaz Ragga Blasta izeneko disko bateratua kaleratzera.
 
Matahk bere bakarkako lehen albuma aurkeztuko du: "Sound", reggaearen kulturan eta Sound Systemeko unibertsoan barrena egindako bidaia. La Panchita Recordsek argitaratu eta Chalart58rekin batera ekoitzitako lan honek 10 abesti biltzen ditu [...]
 
  • Parte hartu otsailaren 10a baino lehen.
  • Otsailaren 10ean zuzenean jarriko gara irabazlearekin harremanetan.

Epea: 2026/02/10 12:00