Serenity Suite dantza ikuskizuna ikusteko sarrerak

Serenity Suite dantza ikuskizuna ikusteko sarrerak

Maiatzaren 14ean, asteazkenean, Serenity Suite dantza ikuskizuna izango da Gasteizko Félix Petite antzokian, 19:00etan. ALEAk sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Elkarren artean ia hiru hamarkadako aldea duten arren, dantzak batzen ditu biak. Pretentsiorik gabe,baina begirada jostagarri batetik, esparru komun bat eratzen dute, zeinean transmisioa denboraren joanaz mintzatzeko abiapuntu baita. Serenity suite heldutasun handiko pieza da, bai Alderdi koreografikotik bai interpretaziotik begiratuta. Denboraren joanaren gaiak sotiltasunez zeharkatzen du pieza osoa, nostalgiarik gabe. Matxalenek “espaziodenboraren” kudeaketan duen esperientzia erakusten jarraitzen du. Denboraren joanaren gaiak, baita transmisioarenak ere, bereziki hunkigarri bihurtzen du bikotea, oso adierazkortasun diskretu eta distiratsu batez.

  • Parte hartu maiatzaren 4a baino lehen.
  • Maiatzaren 7ko ALEAn publikatuko dugu irabazlearen izena.

OHARRA: Zozketan parte hartzeko webgunean saioa hasita izan behar duzu.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Begoña Leon Petite