Azaroak 22an, ostiralean, Ruper Ordorika kantautoreak kontzertua eskainiko du Gasteizen Vital Fundazioaren eskutik. Emanaldia Vital Fundazioa Kulturunean izango da (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 20:00etan, eta bertan Bakarka Bi interpretatuko du, bere hamabi konposizio ezagunenen aukeraketa, formatu minimalistan, artifiziorik gabe, abestiaren esentzia bilatzen duena. ALEAk Vital Fundazioaren laguntzarekin bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu ALEAkideen artean.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.