Abenduaren 3an, osteguna, 'Rojo Nieve' antzezlana estreinatuko da Jesús Ibáñez de Matauco (Hegoalde Gizarte Etxean), arratsaldeko 19:30ean. ALEAk, Principal antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Rojo nieve ogiaren eta heriotzaren jokoa bezalakoa da, irinezko doministiku handi bat. Beste zerbait izateko zorian dagoen hondamendia. Ogi-orearen bidez, transmutatu eta zatikatzera jolasten diren bi okin. Sarraskiaren kontakizuna, bi izaki inozenteren ikuspuntutik. Ez dira haurrak, zehazki... baina begirada bera dute. Eraldaketa horretan, absurdoak, tragediak eta komikotasunak zeharkatuko gaituzte. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!