Azaroaren 19an, osteguna, 'Rigor Mortis' antzezlana estreinatuko da Jesús Ibáñez de Matauco (Hegoalde Gizarte Etxean), arratsaldeko 19:30ean. ALEAk, Principal antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Endredozko komedia da Rigor mortis, heriotzaren inguruko sekretuak lau haizeetara zabalduko dituena.
Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik zuela. Amonak ez du nahi inork horrela ikusterik. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du rigor mortisak ahoa itxita harrapatu dezan. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!