Otsailaren 24 eta 25ean, larunbat eta igande, Bertako Fest jaialdia ospatuko da Gasteizko Baratza Aretoan, bertan otsailak 25ean ‘POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA’ ikuskizuna estreinatuko da, egusrdiko 13:00etik aurrera. ALEAk, Baratza Aretoaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
POPPERRA, AFTERRA, UTOPIA Miren Narbaiza eta Danele Sarriugarte. Berrogeita bost minutuko emanaldi bat da, hitza eta soinua uztartzen dituena. Danelek testu bat irakurtzen du, hiru zatitan banatzen dena, eta irakurketan bertan zein etenaldietan Mirenek soinu-giroak sortzen ditu, eta kantuak jotzen. Hitzek eta musikak batasun bat osatzen dute. [...]
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Jon Sanchez Barrado