'Platea' antzezlana ikusteko sarrerak

'Platea' antzezlana ikusteko sarrerak

Apirilaren 20ean, ostegunean, 'Platea' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Jesus Ibañez de Matauko Antzokian (Hegoalde Gizarte Etxea), arratsaldeko 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Tarteko existentziaren edo arimen trantsizioaren ideiatik abiatuta, Platean, bankete baterako prest dagoen mahaia aurkezten zaigu padura baten erdian. [...] Tripak arte eszenikoen euskal konpainia da, eta Mayi Martiarena, Maite Mugerza, Marina Suarez eta Natalia Suarez artista plastikoek eta Andrea Berbois biolin jotzaileak osatzen dute. 2013an sortu zen, Baratza Aretoko (Gasteiz) Sorkuntza Laborategiaren testuinguruan, munduarekiko eta estetikarekiko zeukaten ikusmen berezietan oinarritutako sorkuntzak eskaintzeko asmoz. [...]

  • Parte hartu apirilaren 18a baino lehen.
  • Apirilaren 18an zuzenean jarriko gara sarituarekin harremanetan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Edurne Agirre Ibañez