'Olvido Flores' antzerkia Jimmyn ikusteko sarrerak [Gazt]

'Olvido Flores' antzerkia Jimmyn ikusteko sarrerak [Gazt]

Martxoaren 1ean, igandea, 'Olvido Flores' antzezlana eskeiniko du Estefania de Paz Asínek Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin sarrera bikoitza zozkatuko du ALEAkideen artean.

Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun mingotseko, poesiako, zirkuko eta gerrako istorio bat kontatzen du, oroimenari eta inork lorerik eraman ez zien ahaztutako pertsonei egindako omenaldia izan nahian.
Anastasini zirkua, 50 artista baino gehiagoko troupe bat, penintsularen iparraldean bira egiten ari zen, eta heriotzarekin dantzan itzali zituzten argiak. Olvido Floresek 1936ko uztailean Lodosan (Nafarroa) gertatutakoak bizi izan zituzten pertsonen testigantzak ekarri dizkigu, oraindik ere gogoan dituztenak. Batzuk fusilatu egin zituztela diote, eta gainerakoak soldaduak entretenitzera behartu zituztela. [...]
 
  • Parte hartu urtarrilaren 27a baino lehen.
  • Urtarrilaren 30eko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Naiara Foronda Fernandez De Ocariz

Arantza Santalla Espinosa