Martxoaren 13an, osteguna, Olaia Inziartek kontzertua eskainiko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 21:30etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditu ALEAkideen artean.
Olaia Inziarte ‘eman abisua’ abestiarekin bueltatzen da, bere bigarren lan luzeko aurrerapena.
Azken urteetan euskal eszenako errebelazioa izan den abeslari nafarra, Olaia Inziarte, ‘eman abisua‘ izeneko lehen singlearekin itzuli da, iraupen luzeko bigarren laneko lehen aurrerapena. Bi urte lehenago, bere lehen diskoaren ostean, musika panorama astindu zuen. Olaia askapen eta eraldaketa prozesu pertsonal batean murgildu zen. [...]
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Ion Etxebarria Kortabarria
Estitxu Villamor Lomas