"Ojo de buey" emanaldia ikusteko sarrerak

"Ojo de buey" emanaldia ikusteko sarrerak

IRABAZLEA:

  • Aitziber Arkaute Estrada

Urriaren 7an  'Ojo de buey' emanaldia aurkeztuko da Gasteizko Principal Antzokian, 20:30ean. ALEAk  sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Ojo de buey Euskal Herriko idi-probetan inspiratutako dantza pieza da. Animaliaren eta gizakiaren arteko lotura eta harremana irudikatzen dugu. Fisikotasuna, hierarkia eta lengoaia fisikoa, hala plazako lehian nola zelaian.

Lanak gogoeta kritikoa egin nahi du idi-proben errealitateaz, horien protagonisten ikuspuntutik, hots, idiaren ikuspuntutik; hortik izenburua, idi-begia. Agertokian ari diren hiru dantzarien bitartez, lanak horrelako lekuetan emakumerik ez izateaz hausnartzen du, edo horrelako kirol motaren zalantzazko moraltasunaz, aldi berean, horien pisua, zirrara, karga eta gogortasuna islatuz.

  • Parte hartu urriak 5, eguerdiko 12:00ak  baino lehen.
  • Urriaren 5ean deituko diogu telefonoz irabazleari

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.