Azaroaren 20an, osteguna, 'Nor naizen baneki' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (HEGOALDE G.E), arratsaldeko 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Lan honek hizpide du antzoki batean egindako indusketa arkeologikoa. Arkeologo eta adituek, geruzaz geruza, antzokiaren historia sekretua aztertuko dute, erromatarren garaitik gaur arte. Hala, azaleratu egingo dira bi mila urtean pilatutako borroka ezagunak, kontu ezezagunak eta lurperatutako traumak. Inkisizioan, Frantziako Iraultzan, Gerra Karlistetan eta 1936ko gerran barneratuko dira ikusleak hainbat gai lantzeko, hala nola familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa eta indarkeria koloniala. [...]
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Leire Iriarte Gonzalez