Martxoak 3 Greba, sarraskia, memoria liburua

Martxoak 3 Greba, sarraskia, memoria liburua

Jon Martinez de Larrearen Martxoak 3, Greba, sarraskia, memoria liburua argiataratu du, ALEAk Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean liburu honen 3 alea zozkatuko ditu ALEAkideen artean.

1976ko martxoaren 3an poliziak bost langile hil zituen Gasteizen, asanblada bat egiten saiatzen ari zirenean. Sarraskira heltzeko, ordea, aurreko bi hilabetetako grebaren prozesua ezagutu behar da: langileen antolakuntza, kontzientziazioa eta eredu asanblearioa. Askorentzat, ahalduntze azkar eta kolektibo baten adierazpena izan zen.

Gasteizko sarraskiak ez du bat egiten Trantsizioaren mitoarekin; biolentzia polizialaren zigorgabetasuna agerian uzteaz gain, alternatiba demokratizatzaileak bazeudela erakusten du. Gertatutakoak hiriaren memoria kolektiboan iltzatuta jarraitzen du.

  • Parte hartu martxoaren 17a baino lehen.
  • Martxoaren 20ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Epea: 2026/03/17 12:00