Maiatzaren 3an, larunbatean, Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoei herri omenaladia egingo diete Barakaldoko BEC! aretoan, 17:00etatik aurrera. ALEAk Maite Zaitut elkartearen laguntzarekin bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu ALEAkideen artean.
Behin batean, maitatzen zekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoek. Orain, ereserki bilakatutako abestiak hogei urte beteko dituenean, merezitako “maite zaitut” ozena eskaintzeko herri omenaldi bat antolatu eta 14.000 pertsona biltzea espero dute. Ikusi hemen parte hartzaileen zerrenda luzea [...]