'Los Perros' antzezlana ikusteko sarrerak

'Los Perros' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 4ean, ostegunean, 'Los Perros' antzezlana (dantza) estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Los Perros antzezlanak erresistentzia-egoera batera iristea proposatzen du, noraezean dabiltzan txakurrak bezala, zaurgarritasuna aitortuz dantzatzen eta matxinatzen diren txakurrak... Errepikapenean eta katarsian bere zentzurik garbiena aurkitzen duen dantza kartsua: nekatu arte dantzatzea, lur jota egon arte zaunka egitea, hil arte bizitzea. Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriro hasi arte. [...]

  • Parte hartu apirilaren 24a baino lehen.
  • Apirilaren 27ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Victor Gil Rodriguez