'Lenguajes' ikuskizuna ikusteko sarrerak

'Lenguajes' ikuskizuna ikusteko sarrerak

Abenduaren 22an, ostiralean, 'Lenguajes' antzezlana estreinatuko da Felix Petite antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Zirkoa, antzerkia, musika eta ikusmenerako poesia, ia zinematografikoa den dramaturgiaren zerbitzura; zentzugabekeriaren eta dramaren bidez lortuko du gu mugiaraztea eta posiblea denaren irudia apurtzea. Desitxuratzen ari den munduan, egiaren printzipioaren bila dabil zorotasunaren atalasean dagoen pertsonaia kezkagarri bat; eta deliriozko bilaketa horretan pertsonaia gehiago agertuko dira, unibertso ezberdinetatik datozenak. Fantasia, metafora, antzerkia eta egunerokoa bidaia nahasiaren ibilbidean. [...]

  • Parte hartu abenduaren 19 baino lehen.
  • Abenduaren 19an zuzenean jarriko gara irabazleekin kontaktuan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Andrea Argote Montoya