'LAS AVES' antzezlana ikusteko sarrerak

'LAS AVES' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 26an, ostirala, 'LAS AVES' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Pisteter enpresario gaztea eta haren bizilagun Evélpides ezin dira itzuli etxera. Eta ez zaie bururatzen nora joan daitezkeen nahi luketen bizimodu eroso, lasai eta zergagabea izateko. Halabeharrez, argi-oilar xalo batekin egingo dute topo basoan, eta jokabidea aldatu beharraz hasiko dira pentsatzen: eta gizaki izateari utzi eta hegazti bihurtuko balira? Are gehiago: eta munduko hegaztiak konbentzituko balituzte gizarte berri bat sortzeko, honako printzipio oinarrizko hauetan oinarritua: Norbanakoa, Jabetza eta Lehia? [...]

  • Parte hartu maiatzaren 16a baino lehen.
  • Maiatzaren 19ko ALEAn argitaratuko ditugu irabazlearen izenak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Marina Aguayo Angulo