Kutsidazu Bidea Ixabel musikala ikusteko sarrerak

Kutsidazu Bidea Ixabel musikala ikusteko sarrerak

IRABAZLEA:

  • Amaia Urrutia Madariaga

Otsailaren 17an  'Kutsidazu Bidea Ixabel' musikala izango da Gasteizko Principal Antzokian, 19:00etan. ALEAk  sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

  • Parte hartu otsailaren 2a baino lehen.
  • Otsailaren 5eko ALEAn publikatuko ditugu irabazleen izenak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.