Abanduak 11an, ostirala, Kattalin eta Nenufarrak eta Mugan taldeek zuzenean joko dute Gasteizko KUBIK aretoan, 21:00etatik aurrera. ALEAk KUBIK aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
Heriotza batek eragindako doluak sarrarazi zuen Kattalin eta Nenufarrak taldea Gabiriako entsegu lokalean, 2020an. Bere lehen EPa bertan sortu zuten: Hubble (2023). Bost kantutan, dolu-prozesu pertsonal bat deskribatu zuten, rock, pop eta soul doinuekin lagunduta. Horrela, HUBBLE espazio-teleskopikoa taldeari begira jarri zuten, doluak eragindako bidaian norberaren punturik sakonena deskubrituz, geruzaz geruza, autoerradiografia lan bat egitera ailegatu arte. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!