KARKARKAR probalekuarako sarrerak

KARKARKAR probalekuarako sarrerak

Azaroaren 28an, 20:30etik aurera, euskarazko umorezko bakarrizketak izango dira protagonista IAKn (Izaskun Arrue Kulturgunean). Umorea eta euskara batzen dituen ekimen berritzailea Gasteizera iritsi da: KARKARKAR: Probalekua. ALEAk, IAKrekin batera hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Hiru Damatxoren eskutik sortutako saio hau euskaraz egiten den lehen mikrofono irekia da, eta parte-hartzaileek 10 minutuko bakarrizketa laburrak aurkeztuko dituzte. Umorezaleen topagune bihurtu da, ikus-entzuleekin zuzeneko harreman estua sortuz. Donostiako DOKA antzokian hasi eta orain Gasteizen dabil barre kutsua zabaltzen.

  • Parte hartu azaroaren 4a baino lehen.
  • Azaroaren 7ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

 

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Naiara Foronda Fernandez De Ocariz