Azaroak 13an, ostirala, Izaki Gardenak eta Sara Zozaya taldeek zuzenean joko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 21:00etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
Izaki Gardenak Itzulera data gabeko gero arte bat da hau. 2025 hasieran bueltatu zen Izaki Gardenak eszenatokietara lau urteko ausentzia baten ondoren, “Orube” (Alde ilunA, 2024) disko berria aurkezteko gogoak indarberrituta. 30 kontzerturik gora eskaini zituzten eta urtea bukatzerako beste disko bat argitaratu zuten, B aldeko kantuez eta moldaketez osatutako “Sitsak”. Aurten ere eskaini dituzte kontzertuak, baina estudioan berriz ere sartzeko gogoa izan dute, “Itzal handi bat” kantu berria eta Anari-ren “Aingura hegodunak” abestiaren moldaketak grabatzeko. Itzuleraren amaiera ospatzeko bi kantu, “gero arte” esan nahi duen kontzertu honekin batera. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!