Otsailaren 25ean, asteazkena, 'Interview, urez eta hondarrez' antzezlana estreinatuko da Jesús Ibáñez de Matauco antzokian (Hegoalde Gizarte Etxea), arratsaldeko 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.
Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta, ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori, eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betiko. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen. [...]
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Arantza Santalla Espinosa