Ilargiaren alabak ikusteko sarrerak

Ilargiaren alabak ikusteko sarrerak

Urriaren 29an, asteartean, 'Ilargiaren alabak' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Jesús Ibañez de Matauco Antzokian (Hegoalde GE), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Ilargiaren alabak lanak bidaia zikliko bat egitera gonbidatuko gaitu, emakume guztien bizitzan barrena. Une intimo, dibertigarri, etsigarri eta atsekabetuak uztartzen dira bertan, sentiberatasunez, baina, aldi berean, baita dagokien gordintasun guztiarekin ere. Existentziaren faseei buruzko kontakizun berri bat osatzeko ahalegina da, iruditeria kolektiboan iraun dezan, gure iragan hurbileneko emakumeen lekukotasunak begirada berri eta errukitsu batekin berriro jaso ditzan, eta, aldi berean, gure egunerokotasuneko ohiko eszenetan barnera dadin. [...]

  • Parte hartu urriaren 15a baino lehen.
  • Urriaren 18ko ALEAn argitaratuko ditugu irabazleen izenak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Estibaliz Marin Rodrigo