‘Identitarteak’ antzezlana ikusteko sarrerak

‘Identitarteak’ antzezlana ikusteko sarrerak

Otsailaren 24 eta 25ean, larunbat eta igande, Bertako Fest jaialdia ospatuko da Gasteizko Baratza Aretoan, bertan otsailak 24ean ‘Identitarteak’ antzezlana estreinatuko da, arratsaldeko 20:00etik aurrera. ALEAk, Baratza Aretoaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Identitarteak antzezlana Gilkitxaro taldearen lan berria da. Taldeak 25 urte bete ostean haien buruari nor eta zer diren galdetzen diote. Beti ere komediatik eta jolasetik planteatzen dituzte zalantzak. Beti ere ikuslearengandik gertu eta kabareta laztantzen botatzen dituzte galderak. Ane Zabala eta Galder Perez galdera berri eta zaharrekin jolasten jarraitzeko asmotan, Lutxo Egia idazlearen testua abiapuntu hartu eta Aitor García de Vicuña (Gartxito) musikariarekin antzezlana sortu dute. [...]

  • Parte hartu otsailaren 21a baino lehen.
  • Otsailaren 21ean zuzenean jarriko gara irabazlearekin kontaktuan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Ilenia Caicedo Saenz de Cortazar