'(H)ondoko gela' antzezlana ikusteko sarrerak

'(H)ondoko gela' antzezlana ikusteko sarrerak

Ekainaren 16an, osteguna, (H)ondoko gela antzezlana estreinatuko dute Gasteizko Felix Petite Antzokian, 19:30etik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin, hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

  • Parte hartu ekainaren 7a baino lehen.
  • Ekainaren 10eko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Bi detektibe.  Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen erara. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere!  Beltz guztiak ez dira ikatz. Info gehiago [...]

Antzezleak: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal.

OHARRA: Zozketan parte hartzeko, ALEAkidea izan behar zara eta webgunean saioa hasita izan behar duzu.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Aitor Oiarbide Telleria