'Hondamendia' antzezlana ikusteko sarrerak

'Hondamendia' antzezlana ikusteko sarrerak

Otsailaren 8an, asteazkena, Hondamendia antzezlana estreinatuko da Gasteizko Principal Antzokian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? [...]

  • Parte hartu urtarrilaren 31a baino lehen.
  • Otsailaren 3ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

OHARRA: Zozketan parte hartzeko, ALEAkidea izan behar zara eta  webgunean saioa hasita izan behar duzu.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Oihane Anda Perez