Uztailaren 17, 18 eta 19an, ostegunetik larunbatera, Harrikada festibala ospatuko da Izarran (Araba). ALEAk jaialdiaren antolakuntzaren laguntzarekin jaialdi honetarako bi bonu zozkatuko ditu ALEAkideen artean.
Hegemonia kultural eta identitarioak nagusi diren egungo eskaintza kulturalean Harrikadak protagonismoa ematen die musika-industrian historikoki baztertuak izan diren emakume, pertsona trans eta ez-bitar eta orokorrean queer direnei, programazioan artista hauek lehenestearen bitartez. Beraz, egiturazko diskriminazio sistemei aurre egitea eta aldi berean kalitatezko eskaintza kultural bat osatzea helburu du Harrikadak. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!