Gora musika! [Korrontzi eta erraldoiekin] ikuskizunerako sarrerak

Gora musika! [Korrontzi eta erraldoiekin] ikuskizunerako sarrerak

Abenduaren 29an, astelehena, Gora musika! [Korrontzi eta erraldoiekin] ikuskizuna ospatuko da Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian, 18:30etatik aurrera. ALEAk Gasteizko Udalaren laguntzarekin sarrera bikoitza zozkatuko du ALEAkideen artean.

Oianek eta Urkok familia askoren bizitza musikaz eta euskaraz alaitu dute. Oraingoan, Euskal Herriko erromeriaren enbaxadore den Korrontzi taldeko Agustin Barandiaranekin eta Oskorri taldeko Bixente Martinezekin arituko dira. Eszenatokian erraldoiak eta dantzariak izango dituzte lagun. Gora euskara eta Gora Musika! [...]
 
  • Parte hartu abenduaren 22a baino lehen.
  • Abenduaren 22an zuzenean jarriko gara ibazlearekin kontaktuan.

Epea: 2025/12/22 12:00