Otsailaren 24an, asteartea, Paul Urkijoren GAUA pelikula proiektatuko da Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK), 19:00etatik aurrera. ALEAk IAKren laguntzarekin sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu ALEAkideen artean.
Gaua | Euskal mendialdeak, XVII. mendekoak. Sorgin-ehizaldi betean, Kattalinek senarrengandik ihes egiten du, baserria gauerdian utziz. Basoaren iluntasunean galduta, bere atzetik doan presentzia baten hotsa sumatzen du. Bidean, hiru emakumerekin egiten du topo; haiek, ibaiaren ondoan arropa garbitzen ari direla, beldur-istorioak eta herriko zurrumurruak kontatzen dituzte. Harrituta, Kattalin istorio horien parte bihurtuko da azkenean.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Resu Olabarrieta Robredo
Joseba Gorostiza Araiko