Fin del mundo eta Full Cab Jimmyn zuzenean ikusteko sarrerak

Fin del mundo eta Full Cab Jimmyn zuzenean ikusteko sarrerak

Maiatzaren 24ean, igandea, Fin del mundo eta Full Cab taldeek zuzenean joko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.

Jatorriz Buenos Airesekoak dira eta Hegoaldeko Patagonian dituzte sustraiak (Tierra del Fuego eta Chubut). Fin del Mundotarrek soinu esperientzia paregabea sortzen dute, pasarte instrumental inguratzaileak eta indie, post-rock eta shoegaze doinuak uztartuz, publikoa paisaia emozional sakon eta benetakoetara eramanez. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 19a baino lehen.
  • Maiatzaren 19an zuzenean jarriko gara irabazlearekin harremanetan.

Epea: 2026/05/19 12:00