Azaroak 13an, ostirala, Etxekalte eta Makriba taldeek zuzenean joko dute Gasteizko KUBIK, 20:00etatik aurrera. ALEAk KUBIK aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
Etxekalte, 2016. urtean, Bermeon, Unai Irisarri eta Iker Etxebarriak sortutako musika talde bat da, ondoren Iñaki Olondo eta Jon Andoni Juarez batuko ziren proiektura, taldea osatuz. 2024 eko udan Jon Andonik taldea utzi zuen eta bere ordez Aritz Lertxundi batu zen baxuaren eta teklatuen lanetan.
90. Hamarkadako eta 21.mendeko lehen hamarkadako musika estiloak (Grunge, Hardcore, Post-Hardcore, Post-Rock, Rock Melodikoak, Rock Alternatiboa,…) eraginda, ahots apurtu eta melodiek, gitarra melodikoek erritmo gogorrekin definitzen dute beraien izaera. [...]