'Esnearen kolorekoa' antzezlana ikusteko sarrerak

'Esnearen kolorekoa' antzezlana ikusteko sarrerak

Otsailaren 8an, ostegunean, 'Esnearen kolorekoa' antzezlana estreinatuko da Gasteizko Principal antzokian, arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitza zozkatuko du.

Mary neskatoa landa-inguruneko abeletxe batean bizi da familiarekin 1830eko Ingalaterran. Ilea esnearen kolorekoa du, eta hankan akats bat du jaiotzetik. Baina familiaren kondenatik ihes egitea lortuko du bikarioarenera neskame bidaltzen dutenean haren emaztea zaintzeko. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Itzalen mundutik urruntzen den heinean, ohartuko da argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko. [...]

  • Parte hartu urtarrilaren 30 baino lehen.
  • Otsailaren 2an ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Pili Iturritxa Garcia