Bad Manners eta Potato Jimmyn ikusteko sarrerak

Bad Manners eta Potato Jimmyn ikusteko sarrerak

Urriaren 17an, ostirala, BAD MANNERS eta Potato taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:00etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditu ALEAkideen artean.

Talde guztiak ez dira iristen 50 urteko jardueraren marka ikaragarrira. Zehazki, markara iristeaz gain, marka guztiak gainditu ditu Bad Mannersek: planeta erdian etengabe jo dute urte hauetan guztietan, beren esentziaren izpirik galdu gabe. Londres jaioterrian pub txikietan jotzetik, planetaren osoko jaialdietako agertoki handietara, Busterrek bere ibilbideekin amets egin zuen banda izaten jarraitzen du. Lehenengo notatik azkenekora bitartean publikoari abestu eta dantzaraziko dion taldea, berdin dio eguna, ordua, euria edo eguzkia egiten duen. 50 urte geroago, hala izaten jarraitzen du: kontzertu bakoitza festa bat da!
 
Bestalde, Euskal Herriko beste talde mitiko batek lagunduko die, Gasteizko taldeak, 40. urteurrenaren barruan disko berria prestatzen dihardutenak. Mitikoa izango dela agintzen duen gaua. [...]
 
  • Parte hartu irailaren 16a baino lehen.
  • Irailak 19ko ALEAn argitaratuko dugu irabazlearen izena.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Cristina Redondo Lasaga

Nagore Irazabal Tamayo