Araba Euskaraz Jai Alai Master Series ikusteko sarrerak [FINALA] 2025

Araba Euskaraz Jai Alai Master Series ikusteko sarrerak [FINALA] 2025

Martxoaren 21an, ostiralean, ARABA EUSKARAZ JAI ALAI MASTER SERIESen FINALA ospatuko da Gasteizko Olabe pilotalekuan arratsaldeko 19:00etatik aurrera. ALEAk Araba Euskarazen laguntzarekin bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu ALEAkideen artean.

Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean, aurtengo zesta-punta profesionaleko zirkuiturako txapelketa puntuagarria antolatu du. Iaz, lehendabiziko aldiz antolatutako Araba Euskaraz Open Series jaialdiak erantzun paregabea jaso ostean, are sendoagoa eta luzeago dator Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Series zesta-punta txapelketaren aurtengo edizioa. [...]

  • Parte hartu martxoaren 18a baino lehen.
  • Martxoaren 18an zuzenean jarriko gara irabazleekin kontaktuan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Txema Flores Mateos

Aiala Angulo Gonzalez De Aspuru