Maiatzaren 22an, ostirala, Antton Telleriak "NI NI NI" aukeztuko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 20:30etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditugu ALEAkideen artean.
Komiko baten biografian elementu ezinbestekoa da jendaurrean egindako lehenbiziko txistearen oroitzapena. Nik ere gogoan dut nirea. 9 hilabete nituen. Gurasoen etxean nengoen lasai-lasai. Euren lagun batzuk etorri ziren bixitan. Lagunetako batek muturra sartu zuen karroan ni gertuagotik ikusi ahal izateko. Gerturatu bezala, galdera erretoriko bat bota zuen airera:
-¿Norenak dira begi polit hoiek?
Nik, artean galdera erretorikoen mekanika ulertu gabe, erantzun egin nion:
-Aghggdffd. [...]
Zozketa honetan parte hartzeko kide izan behar duzu. Kidea bazara sartu hemen: Sartu
Bestela, egin zaitez kide! Egin kide!