Anonyme Popular "Azken agurra" ikusteko sarrerak

Anonyme Popular "Azken agurra" ikusteko sarrerak

Maiatzaren 31n, ostiralean, Anonyme Popular "Azken agurra" emanaldia eskainiko dute Igor Elortza eta Rafa Ruedak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 21:30etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditu ALEAkideen artean.

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok. 

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 21a baino lehen.
  • Maiatzaren 25eko ALEAn argitaratuko ditugu irabazleen izenak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Aratz Ortiz de Elgea

Paula Amilburu Izargarai