Urriaren 3an IAKn (Izaskun Arrue Kulturgunean) ANARI eta IHANA IRIONDO izango dira, bi musikari garrantzitsu hauek gurekin partekatuko dute musika esperientzia bakarra.
ANARI 8 urte luzez disko berri baten itxaronaldian egon zen, baina 2024an Giza Zarata kaleratu zuen, eta ordutik Euskal Herriko txoko guztietan aurkezpenak egin ditu. Gasteizen, berriro ere, baina oraingoan bakarka, ikusteko aukera izango dugu. Bere musika, hunkigarria eta potentea aldi berean, entzuleak bereganatzen ditu eta kontzertu hau benetako esperientzia izango da.
Bestalde, IHANA IRIONDO musikari gasteiztarra ere gure artean izango da. Duela urte batzuetatik hona, Egin Leku deialdian parte hartuta, bere ibilbide musikala argi eta sendo garatzen joan da. Gitarra hartu zuen lehen aldiz eta bere burua musika bidez ulertzeko eta adierazteko aukera aurkitu zuen. Musika izan da beti bere bizitzako kide, baina kantak sortzen hasi zen arte ez zuen benetan aurkitu bere hots propioa.
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.
Rakel Peña Somavilla