"Ama Kuraia" antzezlana ikusteko sarrerak

"Ama Kuraia" antzezlana ikusteko sarrerak

IRABAZLEA:

  • Elena Ortiz de Urbina

Urriaren 28an  'Ama Kuraia' antzezlana aurkeztuko da Gasteizko Principal Antzokian, 20:30ean. ALEAk  sarrera bikoitz bat zozkatuko du.

Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bi semeekin eta alabarekin mugitzen da basakerian barrena. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala mamitzen da istorio tipiko hau, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren gainetik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.

Egun basakeria telebistaren bitartez irensten dugu, erabateko immunitatez. "Ama kuraia" honi urrun geratzen zaizkio Suedia, Alemania eta Polonia, horregatik garai zehatzik gabeko gerra-leku batera eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena, erreferenteak etengabe eguneratzen baitira tamalez.

  • Parte hartu urriak 26, eguerdiko 12:00ak  baino lehen.
  • Urriaren 26an bertan deituko diogu telefonoz irabazleari

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.