'ABUNDANCE' antzezlana ikusteko sarrerak

'ABUNDANCE' antzezlana ikusteko sarrerak

Maiatzaren 12an, ostirala, 'ABUNDANCE' antzezlana [Dantza] estreinatuko da Gasteizko Felix Petite Antzokian (Ibaiondo), arratsaldeko 19:30tik aurrera. ALEAk, Principal Antzokiaren laguntzarekin hau ikusteko sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu.

Abundance antzezlanak ezbaian jartzen du indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa, eta ahalegintzen da printze eta printzesaren ideia desagerrarazten. Obraren helburua oraindik ere ukiezina den monogamia kolokan jartzea da. Izan ere, gure plazer eta desirak isilduz bizi gara, fantasiak gure baitan hegan dabiltzan bitartean. Dantzaren bitartez, bost interpreteak jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna garaitzen saiatuko dira. [...]

  • Parte hartu maiatzaren 2a baino lehen.
  • Maiatzaren 5eko ALEAn argitaratuko ditugu irabazlearen izenak.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.

Irabazleak

Resu Olabarrieta Robredo