Espainiako, Burgosko eta Arabako alderdi politikoei eta erakunde nagusiei zuzendu da Trebiñuko Enklabea Araban Integratzeko Mahaia. Guztiekin biltzeko asmoa dute enklabeko herritarrek bizi duten "egoera anakronikoak" eragiten dituen arazoak eta Araban integratzeko "herritarren gehiengoaren sentimendua" azaltzeko.
Azaldu dutenez, jahaiak egin dituen ekintzen eta joan den apirilean Trebiñu Egunaren ospakizun jendetsuaren ondoren dator bilera txanda. Zerrenda luzea dute aurretik. Alde batetik, Burgosko Diputazioarekin, Arabako Foru Aldundiarekin, Gaztela eta Leongo Juntarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Espainiako Gobernuarekin biltzeko eskaera egin dute.
Bestalde, honako alderdi politiko hauei ere eskatu diete batzartzeko: Burgosko eta Arabako Alderdi Popularrari, PSOEri, Podemosi, eta Sumar alderdiari; eta halaber EAJri, EH Bilduri.