28 urte eta gero…Trebiñu Eguna

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko apirilaren 22a

Araban integratzeko aldarriak berriro ere ehunka lagun batu ditu Trebiñun, eta, 28 urte eta gero, Trebiñu Eguna berreskuratu dute, Argantzongo Udalaren ekimenez eta herritarren bultzadari esker. Arabako zortzigarren kuadrilla aldarrikatzeko hitzordura batu direnen artean, EAJko Argantzongo alkate Fran Muñoz eta Trebiñuko Konderriko Adofo Estavillo egon dira, baita Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez, EAJko lehendakari Aitor Esteban eta EH Bilduko batzarkide taldeko bozeramaile Eva Gonzalez de Arroiabe ere.

Argazkiak: Trebiñu Gaur, Antton Bastero.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago