Lander Garcia Martxoak3 elkarteko kide eta memoria aktibistak salatu duenez, eraso egin diote frankisten biktimen omenez Argantzonen jarritako memoria plakari. 2021ean jarri zuen Argantzongo Udalak Iñigo Arregi eskultorearen obra, Ospital ondoko plazan, herrian eraildakoekin batera "biktima guztiak" gogoratuko dituen oroitarria.
1936ko uztailetik abendura bitartean, gutxienez 11 pertsona hil zituzten Las Conchas izeneko eremuan erreketeek eta falangistek osatutako eskuadroiek. Biktimak herriko hilerrian erregistratu eta lurperatu zituzten. Orain arte, horietako sei baino ezin izan dira identifikatu: Juan Maria Codina Bañuls, Pedro Antero Gorrotxategi Aldai, Joaquin Hernandez Tabera, Inocente Muro Fernandez, Manuel San Juan Caño eta Agapito Vadillo Porres.
"1936an gutxienez hamaika antifaxista hil zituzten Argantzonen. 2021ean, udalak oroigarri bat jarri zion euren omenez. Gaur eraso egin diote. Zuzenean eragiten dit, baina hau ez da familiako kontu bat: ahanzturaren eta zigorgabetasunaren aurkako etengabeko borroka da. Ez dira igaroko", salatu du Lander Garciak sare sozialetan.
En 1936 al menos once antifascistas fueron asesinados en Argantzon (Araba). En 2021 el ayto colocó un recordatorio en su memoria. Hoy ha sido atacado. Me toca directamente, pero esto no es una cuestión familiar: es la lucha continua contra el olvido y la impunidad. NO PASARÁN ✊🏿 https://t.co/fl8z8XUSQ3 pic.twitter.com/02N8yu7y9e
— 🔻 Lander 🇵🇸 (@Landerlandia) September 12, 2025