Argantzonen orain arte alkateorde izan den Francisco Jose Muñoz Garcia jeltzalea da gaurtik aurrera Argantzongo alkate berria, orain arte udalerrian alkate izan den Angel Niño alderdikideak atzoko osoko bilkuran dimisioa eman eta gero. Niñok ez du argitu alkatetza uzteko zioa, eta "arrazoi pertsonalak" argudiatu ditu.
Muñoz ogibidez Zerbitzu Informatikoetan teknikaria da, eta obra, zerbitzuak eta ingurumena izan ditu orain arte ardurak udalean.
Azken udal hauteskundeetan lortu zuen EAJk Argantzongo alkatetza, EH Bilduren aurreko agintaldia ordezkatuz.