Adineko emakume bat hil da bere senarraren autoak harrapatuta, Trebiñuko Pariza herrian, larunbatean. Istripua 12:00ak aldera jazo da, senarra autoa bere txaletean aparkatzera zihoala. Balaztaren ordez azeleragailua zapaldu omen du gizonak, ibilgailuak horma baten kontra talka egin du, eta bidean emakumea harrapatu du, eta kotxearen azpian geratu da, atera ezinik.
Berehala gertutatu dira herrira anbulantziak eta suhiltzaileak, baina ezin izan dute emakumea suspertu, eta ia berehala hil da. Guardia Zibila egin da istripua ikertzearen kargu.