Doroñoko eliza konpontzeko sinadura bilketa abiatu dute

Erredakzioa 2022ko irailaren 29a

Doroñoko elizaren barrualdea egoera prekarioan dago. AIMAR BLASCO

Doroñoko biztanleek eraikinaren egoera prekarioa salatu dute, eta Trebiñuko udalaren eta apezpikutzaren esku hartzea eskatu dute.

Doroñoko San Juan batatailatzearen elizaren barrualdean egurra ustelduta dago eta hormak pitzatuta daude. Hala azaldu dute change.org plataforman eliza konpontzeko abiatu duten sinadura bilketan. "Ez dugu eskatzen hutsetik berreraikitzea, ezta erabat konpontzea ere. Eliza eremu segurua izatea eskatzen dugu, bai biztanleentzat, bai turistentzat. Garrantzitsua da etengabe hazten ari den herri bat egoera onean mantentzea", nabarmendu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago