Enrique Barbadillo Trebiñuko alkateak dimisioa eman du

Erredakzioa 2022ko eka. 7a, 17:00

Enrique Barbadillo, Trebiñuko alkatea. / Argazkia: EAJ

Arrazoi pertsonalak direla eta, Trebiñuko alkatetza utzi eta Amaia Cadavid alkateordeari erreleboa emateko asmoa iragarri du EAJko Enrique Barbadillok.

Urtebete baino ez da falta legegintzaldia amaitzeko, eta Enrique Barbadillo Trebiñuko alkateak dimisioa emango du aste honetan, "arrazoi pertsonal eta familiarrak" argudiatuta, "osasun arazoak" direla eta.

Aurreikus daitekeenez, Amaia Cadavid alkateorde eta alderdikideak ordeztuko du karguan. Iazko otsailean hartu zuen egungo ardura, Mikel Lopez de Munain kideak gobernu koalizioaren "zati batekiko desadostasunak" zirela eta emandako dimisioaren ostean; EAJk eta Trebiñuko Konderriko Elkarte Independenteak osatzen dute koalizioa 2019tik, EH Bilduren babesarekin. Epaitegiek atzera bota ostean, euskara plan bat abian jartzea dago udal gobernuaren erronka nagusien artean.

Zinegotzi karguari ere uko egingo dio Barbadillok, eta Ruben Etxeberriak ordeztuko du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago