Bi milioi eurotik gora behar dira Argantzongo zubi berria egiteko

Erredakzioa 2020ko aza. 12a, 09:00
Argantzongo zubi berriaren proiektua aurkeztu dute. EstudioAiA.com

Bide berri bat behar da Erriberagoitia A-1 autobiarekin ahalik eta modu zuzenenean lotzeko.

Argantzongo Udalak bi milioi euro baino gehiago lortu beharko ditu administrazio ezberdinetatik Zadorra ibaiaren gainean pasabide berri bat egiteko, eta modu horretan Erdi Aroko zubi estuaren zirkulazioa saihestu eta hirigunetik trafikoa kentzeko. Aurkeztu berri duten informazio-azterlanak Tuyora doan A-4345 errepidearekin lotzeko hiru aukera eskaintzen ditu. Hirurek bi milioi euro baino gehiagoko inbertsioa aurreikusi dute.

Bide berria CL-127tik abiatuko da eta Tuyorako errepidearekin bat egingo du; beraz, A-1 eta N-I errepideetatik Arabara doan trafiko guztia bideratuko du, eta, gainera, errepide nazionalera ateratzeko Argantzongo erdigunea zeharkatzea saihestuko du.

Argantzonen bide berri bat behar da, Erriberagoitia A-1 autobiarekin ahalik eta modu zuzenenean lotzeko eta Zadorra ibaiaren gaineko egungo zubitik trafikoa kentzeko, galtzadaren zabalera txikia delako, kontserbazio-egoera txarra duelako eta zaharkituta dagoelako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide