1. Helikopteroa
Eskulan hau egiteko, arrautz kutxa bat, artaziak, kola zuria, tenperak, kartulina, errotuladoreak eta koadernagailu bat edo orratz bat erabiliko ditugu. Horrela helizeak mugitu ahal izango dira.
2. Trena
Orain, argazkian ikusten duzuenez, beste arrautz kutxa bat erabiliko dugu. Gainera, komuneko paperaren kartoia, zinta edo haria, eta zuloak egiteko tresna. Horrela egingo dugu gure trena.
3. Suhiltzaileen kamioia
Super kamioi honekin su guztiak itzaliko ditugu. Erabiliko ditugun gauza berriak, kolore desberdineko hariak, bi kartoi zati eskailera eta aurreko partea egiteko, bi garagardo txapa argiak egiteko eta 4 freskagarri tapa gurpilak egiteko. Hauek jarriko ditugu egurrezko bi makiltxotan sartuta.
4. Piraten itsasontzia
Piratak gustazen zaizkizue? Eskulan honetan bi arrautz kartoi erabiliko ditugu. Ikusten duzuenez, bata moztu gabe eta bestea zatitan. Kartoiarekin egingo ditugu timoia eta eskailerak. Eta makiltxo batzuekin egingo ditugu mastilak. Bela egiteko kartoizko edo plastikozko plater bat erabiliko dugu. Arrautzetako kutxak marroiz margotuko ditugu. Eta orain, itsasoak ezagutzera!