Itxialdi egoera honetan herritarrak zertan ari diren jakin nahi du Argantzungo Udalak, eta argazki lehiaketa antolatu du, tarte luze honetan gertatutakoaren berri izateko asmoz: zer egin duten, nola konpartitu duten espazioa, zertara jolastu diren, nola aldatu diren inguruak edota zer ikusi duten leihotik.
Parte hartu nahi duenak, egunerokotasuna adierazten duen argazki bat atera, izenburua jarri eta ayuntamiento@lapuebladearganzon.es helbidera edo 687 68 32 93 WhatsApp zenbakira bidali behar du. Argazkiak bidaltzeko epea konfinamendua amaitu arte iraungo du, eta irabazleak herri-bozketa bidez aukeratuko dira.
Hurrengo kategoria hauetan izango dira originalenentzako sariak:
- Umeak (14 arte)
- Gazteak (15-25 urte)
- Helduak (26 urtetik aurrera)
Sariak, bestetik, honakoak izango dira:
- Umeak: lau pertsonentzako bazkari/afari bat Plaza tabernan
- Gazteak: lau pertsonentzako bazkari/afari bat Ansotegi tabernan
- Helduak: lau pertsonentzako bazkari/afari bat La Legua jatetxean
Bidalitako materialarekin erakusketa egingo dute udaletxean, alarma egoera bukatu ondoren.